Nazioarteko Itsaspeko Zine Zikloaren aurkezpena. (Argazkia: www.realsociedad.com)
Aurten 40. urteurrena ospatuko du Nazioarteko Itsaspeko Zikloak.
Jokin Aperribai Realeko presidenteak azaldu du Donostia itsasoari begira bizi den hiri bat dela: “Itsaspeko zinema zikloak, donostiarrok asko maite dugun mundura hurbiltzen gaitu”.
Bestalde, azaldu dute Itsaspeko Zinema Zikloak heziketan ere baduela zeresanik: “Txikiei itsasoarekiko maitasuna eta errespetua bultzatzen hainbat edizio daramatza”.
Hain zuzen horregatik hartu nahi izan du parte Realak aurtengo itsaspeko zikloan: “Zikloarekin bat egin nahi izan dugu ingurumenarekiko errespetua bilatzen duelako eta kultura eta heziketa nahasten dituelako. Oso identifikatuak sentitzen gara”.
Nazioarteko Itsaspeko Zine Zikloa Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai eta Txikizikloa, berriz, Aquariumean.