San Bartolome kaleko etxe batetik 27 pertsona kaleratu dituzte
Irabazi Donostiak azalpenak eskatu dizkio Eneko Goia alkateari.
San Bartolome kalean etxebizitza bat hutsarazi zuten ostegunean eta bertan zeuden 27 lagun kaleratu zituzten ertzainek; horietatik sei egoera irregularrean zeuden eta hiru haur harrera etxera emana zituzten. Irabazi Donostiak azalpenak eskatu dizkio Eneko Goia alkateari.
Amaia Martin Irabazi Donostiako bozeramaileak uste du beharrezkoa dela etxegabetzearen nondik norakoak azaltzea eta handik bota dituztenen egoera zein den ezagutzea.
Gainera, azaldu orain dela astebete 150 boluntariok kalean bizi zen jende kopurua zenbatu zutela eta egoera horren azterketa egiterakoan 27 pertsona horiek eragina izan dezaketela.