Ez Dok Amaitu jaialdia Gasteizen egingo dute aurten
Ez Dok Amaitu mugimendua Egian piztu zen iaz. Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz sortu zen, eta aurten Gasteizera iritsiko dira. Indarrak batu dituzte hainbat sortzailek, gauza berriak programatzeko ausardiak bultzatuta. Gazteszenan egin zuten jaialdiaren izena baliatuta, kolektibo bat sortu zuten, musika mundutik eta beste arte diziplina batzuetatik hurbildutako jendearekin.
Azaroaren 19an Gasteizko gaztetxean hainbat talde elkartuko dira: Eratu hirukotea, Zarauzko Mor More taldea, Bob Xatar ziburutarrak eta Mikel Uraken musikari bizkaitarra, besteak beste. Donostiatik Egiako Telmo trenor musikari eta DJa eta Olatz Salvador musikaria joango dira.