Kimetz Galarraga donostiarrak Bartzelonako Nazioarteko Orientazio saria lortu du
Joan den asteburuan City Race Euro Tour 2016 zirkuituko azken proba ospatu da: 10. Bartzelonako Nazioarteko Orientazio proba. Club Orientacio Catalunyak antolatzen du, eta Europako zein munduko hainbat parte hartzaile bildu dira bertan.
Distantzia ertain eta luzeko 2 lasterketa egin dira, eta 20 urtez azpiko kategorian, Kimetz Galarraga Lopez donostiarra izan da irabazle, Lennar Gheysel Belgiarra eta Lukas Arkäng suediarraren aurretik.
GOT (Gipuzkoako Orientazio Taldea)-ko gazteak lehendik ere distantzia luzean emaitza onak lortutako donostiarrak, hiri barruan, gaitasun fisikoaz gain erabaki azkarrak eta onak hartu behar diren modalitate honetan ere ondo moldatzen dela erakutsi du.



