Aurten Donostian egingo den jaialdi gastronomikorik garrantzitsuena izango dela dio Artzai Gazta Elkarteak
Gazta tabla bat (Argazkia:Internationalcheesefestival.eus)
Gaztaren inguruko
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia Donostian egingo dute, azaroaren 16, 17 eta 18an. Aurten hirian ospatuko den ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena izango dela diote antolatzaileek.
Artzai Gazta Elkarteak urteak zeramatzan ekitaldi hau Donostiara ekarri nahian, eta 2016an lortu dute. Gazta ekoizle artisauak dira ekitaldi honen protagonistak, lehen aldiz euren lanean garatzen jarraitzeko, ikasteko eta negozioak egiteko proiektu propio bat izango dutelarik. Antolatzaileen hitzetan, jaialdiaren helburua, artisau gaztaren ekoizpenari loturiko bokazio produktiboak sustatzea eta indartzea da, gure kultura, gastronomia eta turismo bultzatuz”.
World Cheese Awards lehiaketa gauzatuko da jaialdi honen barruan, munduan antolatzen den nazioarteko gazten arteko lehiaketarik garrantzitsuena. Lehiaketa honek 2016an ekoitzi den munduko gaztarik onena aukeratuko du. Honetarako, nazioarteko 300 epailek 3000 gazten arteko aukeraketa bat egin beharko dute guztietan hoberena hautatuz.
Negozioak egiteko gunea ere bada jaialdia. Bertan egongo bait dira nazioartean ezagunak diren sukaldariak, gastronomia unibertsitateak eta gaztagintzako enpresak besteak beste.
Egitaraua oso oparoa izango da, hiru egunetan zehar bisita gidatuak, gazta azoka, dastaketak, eta abar. aurkitu ahal izango dira. Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia edonork parte hartzeko pentsatuta dago, hau da, jaialdi irekia da, gaztaren kultura eta mundua ezagutu nahi duen ororentzat dago prestatuta.