Atletico San Sebastian klubak urtero antolatzen duen herri lasterketarako izen emate epea zabalik dago jada
Hondartzako Krosa lasterketaren kartela
Aurtengo ‘Hodartzako Krosa’ lasterketa abenduaren 18an izango da. Kontxako hondartza zeharkatzen duen herri lasterketa honek, 2016 honetan 36. edizioa izango du.
Atletiko San Sabastianek antolatzen du ‘Crossbeach’ izenez ezaguna den lasterketa honetarako izen emate epea gaur zabaldu da, nahi duenak
www.kirolprobak.com webgunean eman dezake izena.
Bi kategoria bereizten dira. Batetik, helduena. Hauen lasterketak 4km izango ditu eta eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera. Bestetik, haurren kategoria dago. Hauen lasterketak 1,5km izango du eta hasiera eguerdiko 12:30etan emango zaio.
Amaieran, denontzako salda eta txistorra banatuko dute antolatzaileek.