Donostiako Orfeoiak eta Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalak kontzertua emango dute abenduaren 19an
Donostia 2016ren amaierako ekitaldietako bat izango da.
Donostiako Orfeoiak eta Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalak kontzertu bateratu bat emango dute abenduaren 19an Kursaalean.
Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barruan, Brahmsen ‘Requiem alemaniarra’ interpretatuko dute okzitaniako taldeak eta hiriko orfeoiak. Europako Hiriburutzaren urtea borobiltzeko kontzertua izango da. Amaierarako programatuta dauden ekitaldien barruan txertatzen den kontzertu garrantzitsuenetarikoa izango delarik.
Tugan Sokhiev maisuaren zuzendaritzapean, Johannes Brahmsen Requeim Alemaniarra eskeiniko dute eta beraiekin batera Claudia Barainski sopranoa eta Garry Magee baritonoa arituko dira.
Brahmsen-en Requiema ‘requiem ateoa’ bezala da ezaguna, Jainkoari egiten dizkion aipamen urriengatik. Zazpi zatitan dago banatuta eta ez dago latinetik hartuta, alemanetik baizik.
Orkestraren eta Orfeoiaren arteko harremanak 1973an du jatorria eta abenduaren 19an Kursaalean eskeiniko duten kontzertua ez da batera emango duten lehenengoa, baina bai izango da berezia antolatzaileen esanetan.
Kontzertuaren sarrerak salgai daude dagoeneko Kursaaleko leihatilan, www.kursaal.eus webgunean eta baita Donostia 2106 webgunean www.dss16.eus. Sarreren prezioak: 12€, 22,5€, 34€, 44€ eta 54€.


