Hainbat bideo umoretsu grabatu dituzte Irrizetak egitasmoaren barruan
Irutxuloko Hitza
Symposium Donostiarrasis Lugubre egitasmoak umorea du oinarri eta helburu, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren Irrizetak proiektuaren barruan kokatzen da.
Hamar sketch eta ahotsik gabeko hamar bideo motz grabatu dituzte guztira eta bost gai landu dituzte: sexualitatea, toxikologia, elikadura, osasun fisikoa eta osasun emozionala. Bideoak egiteko hainbat arlotako adituak edo erabiltzaileak elkarrizketatu dituzte, eta bideoen helburua lan munduko egunero ko egoerak modu umoretsuan antzeztea da.
Sei euskal aktore ezagunek hartu dute parte egitasmoan: Maribel Salas, Santi Ugalde, Borja Perez, Iker Galarza, Ane Gabarain eta Inma Fernandez. Bideo hauek Donostia 2016ko sare sozialen bidez zabaltzen ari dira; baita, lurraldebuseko autobusetako pantailen bitartez ere.
Symposium Donostiarrasis Lugubre izeneko ekitaldian aurkeztuko dituzte bideoak azaroaren 12an 17:30etan Viktoria Eugenian.
Gainera, bideoak ikusgai egongo dira irrizetak.dss2016.eu orrialdean azaroaren 14tik aukera.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea