Manifestazio batekin amaitu dute mobilizazio astea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek gaur amaitu dute mobilizazio astea. Sei urte daramate soldatak izoztuta eta lanaldi partzialekin; lan hitzarmen duin bat eskatzen dute.
Sindikatu nagusiak bat eginda, Garibai kaletik abiatu dira langileak manifestazioan gaur goizean. Horrela amaitu dute protestekin, baina akordiorik lortu ezean, greba mugagabera joko dutela iragarri dute.
Eusko Jaurlaritzarekin bildu eta akordioak lortzeko garaia dute orain.