Albiste irakurrienak zeintzuk izan diren jakin nahi duzu?
‘Ezagutzen duzue Super Txope youtuber berria?’
Sare sozialetan bolo bolo dabil Super Txope youtuberra. Bere lehen bideoa sareratu zuen joan den astean eta dagoeneko 8.000 bisita izan ditu. Ez dakigu aurrerantzean zer kontatuko digun baina lehenengo bideo honetan marrazkien bitartez aise azaldu digu bere bizitzaren berri: familia, gazte topaketak, gaztaroa eta ohartu gabe zahartzen hasia dela konturatu da. Irutxulo.hitza.eus-eko albiste irakurriena izan da.
‘Diziplina txosten bana zabaldu diete Euskotreneko greba batzordeko zortzi kideri’
Espedienterik ez, negoziazioari bai lelopean, Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek elkarretaratzea egin dute joan den astean, Easo plazan, bi salaketa egiteko. Alde batetik, salatu zuten urriaren 5etik aurrerako lan uzteen deia egin zuten greba batzordeko zortzi kideri diziplina txosten bana ireki diela enpresak. Eta, bestetik, nabarmendu zuten negoziatu eta irtenbide bat bilatzeko zuzendaritzak erakutsi duen borondate eza, «topoaren lerroetan ezarritako maiztasun berrien eraginez sortutako gatazkaren harira». Aste honetan zigor txostenak atzera bota ditu Euskotrenek. Halere, langileek lan etenaldiekin jarraituko dute. Larunbatean, esaterako, 11:55etik 16:06era.
‘Arroka kaleko frontoia, desagertzeko arriskuan’
San Bartolome hirigintza plana aurrera doa, eta Amara azkar aldatzen ari da. Hainbat eraikin bota dira etxe berriak egiteko eta orain, Arroka kaleko frontoia ere desagertzeko arriskuan dagoela adierazi du Amara Bai auzo elkarteak.
«Zirraragarria da jendea gure abestiak kantatzen entzutea»
Galera izeneko diskoa aurkeztuko du abenduan Skakeitan taldeak. Irutxuloko Hitzak Pello Armendariz eta Olatz Salvador taldekideei egin dien elkarrizketa albiste irakurrienetakoa izan da.
«Bertsotan jarraitu ahal izateko garrantzitsua da lagun talde bat»
Izarne Zelaia Arratibel bertsolaria elkarrizketatu dugu Bagera elkartean emango duen bertso ikastaroaren harira, eta arrakasta handia izan du webgunean.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.