Bidali zure Behobia-Donostiako irudiak HITZAra eta lortu saria!
Behobia Donostia lasterketan parte hartuko duzu? Lagun eta senideak animatzera joango zara? Ziur argazki kamera eramango duzula, edo sakelakoarekin irudiak egingo dituzula. Irudi horiek HITZAra bidaltzen badituzu sari bat lor dezakezu!
Argazkiak bidaltzen dituzuen guztien artean sari bereziak zozkatuko ditugu: sagardo naturalarekin eta Naparjan dendak eta Maria Jesus kontserba enpresak eskainitako produktuekin osatutako hiru otar.
Parte hartu nahi duenak behobia-donostia[abildua]hitza.eus posta elektronikora bidali beharko ditu argazkiak, egileari buruzko informazio guztiarekin. Informazio gehiago behar baduzue deitu 943467236 telefono zenbakira. HITZAk jasotzen dituen argazkiak Irutxulo.hitza.eus, Oarsoaldea.hitza.eus eta Bidasoa.hitza.eus webguneetan argitaratuko ditu.