
Pertsona errefuxiatuen egoeraren berri eman eta gizartzea kontzientziatu nahi du
Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduak. Orain Gipuzkoan sortu dute plataforma bat, eta hesirik gabeko Europa solidario baten alde lan egingo duela adierazi du. Igandean aurkeztu zuten plataforma berria, Kursaalen.
“Helburua ekonomian oinarritzen den Europa honi ezetz esatea da. Multinazionalekin bat eginda TTIP eta CETA akordioak sinatu nahi dituen Europa honi ezetz esaea. Beste Europa bat posible dela adieraztea”, adierazi du plataformak aurkezpenean.
Azpimarratu du hesirik gabeko Europa bat nahi dutela, beste jende eta herriekin bat egiten duena: ” Milioika pertsona hiltzen diren bitartean, beste aldera begiratzen duen agintariak salatzen dituen Europa bat nahi dugu. Horregatik eskatzen dugu goitik behera aldatzea nazioarteko harremanak, interes ekonomikoak baztertuz eta justizian eta berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatuz”.
Kanpaina bat abiatu du Gipuzkoako plataformak: herritarrei eskatu diete Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduaren bandera zintzilikatzeko etxeko leiho eta balkoietan, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko.