Azken zazpi egunetako albiste irakurrienak
‘Antzinako ohitura bat berreskuratu dute Parte Zaharrean’
Parte Zaharrean egiten diren Txurizko eta Andatz sagardoei buruzko albistea irakurriena izan da. Gaur argitaratu dugun erreportajearen aurrerapen gisa eman genuen webgunean.
‘Frontoia ez botatzeko eskatu dute Amarako bizilagunek’
Asteburuan Amarako bizilagunak Arroka kaleko frontoian elkartu ziren talde argazkia egiteko, eta erakusteko denek bat egin dutela frontoiaren alde. Webgunean argitaratu genituen argazkiek eta bideoek bisita asko izan dituzte.
‘Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Donostian izango da’
Richard Stallman gonbidatu dute Europar Elkarrizketak programaren hurrengo solasaldira. Pribatutasuna eta kontrola izango da gai nagusia. Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea da Stallman, eta berak asmatu zuen GNU sistema eragilea. Arlo digitalean erabiltzaileek euren datuen gaineko kontrola eta euren pribatutasuna mantentzeak duen garrantzia eta beharra azpimarratuko du San Telmo Museoan, azaroaren 24an, 19:00etan. Albistea asko zabaldu da sare sozialetako erabiltzaileen artean.
‘Elkarrekin hiria aldatu nahi dute’
Bizilagunen borrokak elkartu zituzten joan den astean Koldo Mitxelena liburutegian: Erraustegiaren aurkako mugimendua, Belartza 2 gelditu, Uliako lore baratzak, Satorralaia bizilagunen mugimendua eta SOS Mirakruz 19. Astekarian argitaratu genuen kronikak harrera ona izan du webgunean.
‘Carles Castillejo eta Aroa Merino izan dira azkarrenak Behobia Donostia lasterketan’
Irutxuloko Hitzak, Oarsobidasoko Hitzarekin elkarlanean, Behobia-Donostia lasterketan egindako 1.000 argazkitik gorako irudi bilduma osatu du webgunean. Hainbat korrikalari donostiar harrapatu zituzten gure argazki kamerek!
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.