Lilatoian izena emateko epea irekiko dute azaroaren 28an
2017ko Lilatoian parte hartu nahi baduzu, laster izango duzu izena emateko aukera. Hurrengo astelehenean, azaroaren 28an irekiko dute izena emateko epea, eta otsailaren 15a arte izango da zabalik. Kirolprobak.com webgunean eman behar da izena. Donostiako Atletiko 28. Lilatoia prestatzen hasi da jada -martxoaren 5ean izango da 2017koa-, eta entrenatzen hasi nahi duten emakumeentzako saio berezi bat egingo du abenduaren 11n: Lila korrika. Lila-Korrika saio honetan parte hartzera animatzen direnek lilaton[abildua]lilaton.es posta elektronikora idatzi behar dute.
