Azaroaren 25aren harira erreportaje eta elkarrizketa sorta prestatu dugu!
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egun dela eta, elkarrizketa eta erreportaje sorta prestatu du IRUTXULOKO HITZAk.
Erasoen prebentzioan egiten dute lan urte guztian zehar Donostiako Emakumeen Etxean, eta auzoz auzo ere hainbat talde feminista dabiltza lanean. Hori dela eta, emakumeen etxearekin eta Antiguako eta Amara Berriko talde feministekin hitz egin dugu.
Donostiatik kanpora ere hainbat emakumek bizi dituzte indarkeria egoerak eta Alboan gobernuz kanpoko erakundeak gonbidatuta guren izan diren Angelica Ortizekin eta Rocio Silvarekin hitz egin dugu. Ortiz wayuu emakumea da Kolonbiak, Silba, berriz, idazlea eta abokatua, eta emakumeen giza eskubideen defentsan lan egiten du Perun.
Badira beste batzuk Donostian bizi arren, urrutitik etorri direnak; horietako bat da Khatia Ruimbur brasildarra. Emakumea, atzerritarra eta preso ohia. Gaur egun Bidez bide elkartean kolaboratzen du emakume atzerritarrei ikasketak homologatzen laguntzen. Bizi duen zapalkuntza hirukoitzaren berri eman digu.
Guzti hau eta gehiago ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.


