Anartz Oiartzabal. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hamalau urteren ostean,
Anartz Oiartzabal euskal preso politikoa aske geratu da. Frantzian
atxilotu zuten 2002. urtean, ustezko lau etakiderekin batera.
2007an Espainiaratu zuten, eta
Ocaña I espetxean eman ditu azken urteak. Gaur, osteguna, arratsaldean,
ongietorria emango diote bere auzoan,
Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartean, 20:00ak aldera.