Belartza 2 Gelditu plataformaren aurkezpena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Sinadura bilketa egingo du
Belartza 2 gelditu elkarteak
Change.org plataformaren bitartez. Añorgako bizilagunek eta Gipuzkoako elkarte naturzale eta kontserbazionistek osatzen dute Belartza 2 Gelditu plataforma.
Sinadura bilketa horren bitartez, Belartza 2 eremua Unanue Natural Gunearen barruan sartzea eskatu nahi dute: “Landa parke eder honek proiektaturiko zonaldea inguratzen du eta bi guneek balio natural eta bereziak partekatzen dituzte”. Erabaki politiko baten ondorioz, plan orokorrean egin duten aldaketaren erruz “altxor natural bat” galdu dezaketela salatu dute.
Haritzalde Naturzaleen elkarteak salatu zuen Mercadona egiteko erabiltzen ari ziren materiala Belartza 2 eremuan metatzen ari zirela eta salaketa jarri zuen udalaren aurka; jakinarazi dutenez salaketa tramitera onartu dute.
Ondorioz, sinadura bilketa eta Añorgaktik udaletxera joango den protesta martxa egingo dute azaroaren 27an.
Bestalde, Belartza 2 gelditu plataforma aurkeztu dute eta
orain arteko errepasoa egin dute.