Amarako frontoiaren prozesuaren jarraipena egingo du EH Bilduk "berme guztiak" izan ditzan
parte hartze prozesu bat jarriko du abian udalak. Karlos Iaren pasealekuko lurrazpiko pasabidearen kasuan edo Iztuetako zubibidearen inguruan egiten ari diren moduko prozesu bat egingo dutela iragarri du gaur Eneko Goia alkateak.
EH Bildu taldeak positibotzat jo du udal gobernuaren erabakia, “jarrera aldatu eta herritarren iritzia kontuan hartuko dutelako”.
Dena dela, Amarako frontoiaren inguruko partaidetza prozesuak “berme guztiak” izateko adi egongo dela iragarri du EH Bilduk. Karlos I.aren etorbidekoa “sasi-inkesta” bat izan zela uste dute, bizilagunek nahi adina aldiz bozkatu zutelako eta emaitzek ez zutelako inongo berme juridikorik izan. Hori uste du EH Bilduk, eta egoera errepika ez dadin, Amarako prozesuaren jarraipena egingo dutela iragarri dute, prozesua “gardentasunez eta berme guztiekin” egin dadin.
Amarako frontoiaren inguruan sortu den eztabaidaren ondorioz,