Manuel Matxainen inguruko solasaldia egingo dute Aieten
Manuel Matxain jaio zenetik, eta Aietekoek hainbat ekitaldi antolatu dituzte hura gogora ekartzeko. Ostegunean, abenduaren 1ean (19:00), Aiete kultur etxean elkartuko dira, Matxaini buruz hitz egiteko. Mari Karmen Garmendia Kultura sailburu ohiak aurkeztu eta moderatuko du solasaldia, eta sei hizlarik parte hartuko dute. Migel Gallastegi pilota txapelduna, Antonio Goenaga Manuel Matxainen lagun bolan eta tokan, Manex Mujika bertsolaria, Manolo Zubillaga Txabola baserrikoa, Matxaineneko Rosario Urkola eta Rafael Agirre Franco, Turismoko arduradun ohia, eta Matxain Japoniara eraman zuena.
Solasaldian hainbat tarte hartuko dituzte argazki zaharrak, ahots grabazioak eta bideo laburrak. Dokumentu hauek guztiak hizlariek esaten dutenaren osagarri izango dira.
Ehun urte dira