Claret ikastolakoak izango dira haur danborradako pertsonaiak
Haur danborradaren antolakuntzari buruzko zenbait xehetasun finkatzeko bileran, danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea aukeratu da zozketa bidez: Groseko Claret Ikastola konpainiari egokitu zaio. Danbor Nagusia txandakatuz aukeratzen da, irteera ordena kontuan izanik eta aurten La Anunciata Ikastetxeari dagokio.