(Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolako kaleak gabon giroan murgiltzen hasi dira, urtero auzolanean egin ohi duten
jaiotza forma hartzen hasi baita. Loiola kultur etxean panpinak, peluxeak eta CDak biltzen hasi ziren urria aldean, eta orain, material hori guztia berrerabili eta auzoa apaintzen ari dira.
Pili Jauregi da apainketaren arduradun nagusia, beste bizilagun batzuen laguntzarekin. Izan ere, ederki pasatzen duen arren, lan handia izaten baitu Jauregik Gabonen bueltan.
Atari Eder plazan izaten du gune nagusia jaiotzak: Olentzero, Errege Magoak, santomasetako postua, animaliak… horretaz gain, bertako baserri eta etxeak irudikatu ohi dituzte, Atari Eder eta Atxiki, besteak beste.