Albiste irakurrienak
Egiako Joxepo Kortadi hil da. Auzoko dinamika guztietan parte hartu eta auzoarentzako lan egin izan du beti bizilagunak, baina, bereziki, Porrontxo jaiak antolatzen aritu da urte askotan zehar.
Arrokako frontoia ez da zerutik ikusten. Arkitekto eta EHUko arkitektura irakasle talde batek sinatutako gutuna.
Zentsura salatzeko kontzentrazioa egin dute preso ohiek. Ekimen mobilizatzaile honen bitartez, preso ohiek salaketa egin nahi izan dute Donostia 2016 Fundazioak ‘Sin lugares, sin tiempo. Giltzapekoak: notas sobre la reclusion’ erakusketan, hainbat obra artistiko zentsuratu dituelako. Beraien hitzetan, “arrazoi bakarra dela medio: preso politiko edo preso ohiak egindakoak izatea”.
“Jai batzordea zuekin dago”. Amara Berriko jaietan gertatutako bi eraso sexista salatzeko agerraldia egin du gaur Superxagu jai batzordeak. “Nazkatuta gaude, amorruz beteta eta gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa plazatzen dugu”, esan dute ozen jai batzordekoek. Salaketa publikoan idatzi bat irakurrik ez ezik, elkartu diren hamarnaka lagunek performance bat ere egin dute.
Intxaurrondoko Anartz Oiartzabal aske geratu da. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hamalau urteren ostean, Anartz Oiartzabal euskal preso politikoa aske geratu da.
Amara Berriko jaietan bi eraso sexista egon direla salatu dute. Amara Berriko jaietan bi eraso sexista egon direla salatu du Super Xagu Amara Berriko jai batzordeak. Jaietan salaketarik egon ez bazen ere erasoen berri gerora izan dutela azaldu dute.
Bizilagunen botoen bidez hautatuko dute Antiguako Gorgatxo plazako hormairudia. Lehiaketara aurkeztu diren guztien artean lau aukeratu dituzte antolatzaileek, eta orain bizilagunen botoen bidez erabakiko da zein egilek jantziko duen horma.
Lau izarreko hotel bat egingo dute Tabakaleran. Nuevos Espacios Habitables promotorak lortu du baimena. Orain sei hilabeteko epea izango dute lanak hasteko, eta behin hasita urtebeteko epea izango dute amaitzeko.
Arrokako frontoiaren inguruan parte hartze prozesu bat hasiko dute. Amarako Arroka frontoia botatzeko asmoa azaldu zuen udal gobernuak, baina orain, urbanizazio proiektuaren inguruan sortutako iritzi kontrajarriak direla eta, parte hartze prozesu bat hastea erabaki du
Groseko Claret ikastolakoak izango dira danborradako pertsonaiak. Haur danborradaren antolakuntzari buruzko zenbait xehetasun finkatzeko bileran, danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea aukeratu da zozketa bidez
IRUTXULO.HITZA.EUS webguneko azken 7 egunetako albiste irakurrienak.