Astebetez iraungo du feministaldiak. (Argazkia: Feministaldia)
Donostiako Kultura Feministaren XI. edizioa antolatu du Plazandreok Emakumeen Plataforma Politikoak. Tabakaleran egingo da aurtengo feministaldia abenduaren 12tik 18ra bitartean; eta kultura parekide, parte-hartzaile eta demokratikoa aldarrikatzeko egitarau zabala prestatu dute.
“Plaza” izango da 2016ko feministaldiko hitza: “Plaza, eraldaketarako, aukeraz betetako leku gisa, bertara salto egiteko, hitza hartzeko, egunez bertan egoteko, gauez hartzeko, plaza segurua, plaza politikoa”.
Jaialdiak ikuspegi feministatik lantzen ditu arte eta politika garaikidearen jarduera kultural esanguratsuenak. Emakume sortzaile eta ekintzaile ugarik hartuko dute parte, eta hainbat gai jorratuko dituzte: horien artean, hezkuntza, LGTBIfobia, ekonomia feminista eta estatugintza feminista.
Horretarako egitarau zabala antolatu du Plazandreok plataformak:
ikusi hemen.