Albiste irakurrienak Irutxulo.hitza.eus webgunean
“Dolua egiteko bidea eman dit”
Joan den asteko astekarian Junkal Lertxundi elkarrizketatu genuen. ‘Mustafa-Megobari, Kaukaso-Kurdistan bizikletaz’ liburua argitaratu du. Bidaia eta abentura baten kronika bat baino gehiago da. Bere anaia Xabier Lertxundik (1962-2007) bukatu gabe utzi zituen idatzi haiek berreskuratu ditu. Barrenak husteko, eta dolua gainditzeko terapia hunkigarria izan dela aitortu du.
Auzoaren aldeko langile nekaezina joan da
Joxepo Kortadi Egiako bizilaguna hil da 60 urterekin, eta hainbat bizilagunek adierazi dute samina. Auzoko dinamika eta saltsa guztietan parte hartu zuen Kortadik, baina Porrontxo jaien alde egindako lanarengatik zen batez ere ezaguna. Kortadik beste auzotar batzuekin batera sortu zituen Porrontxo jaiak 80. hamarkadan.
Parte Zaharreko gauak aldatu ote dira?
Parte Zaharrean gaua aldatu ote den jakin nahi izan dugu, eta horretarako auzoko gazte eta ostalariekin hitz egin dugu. Bakoitzak bere gogoeta eta hausnarketa egin ondoren, ondorioak ez dira oso ezberdinak izan. Azken finean bai, azken sei urteetan izugarri aldatu da gaua Parte Zaharrean. Askoz ere jende gutxigo, ohitura aldaketak eta ondorioz eskaintza berritu beharrean aurkitu dira. Gazteak beste auzoetara mugitu beharra eta ostalariek ideia berriak pentsatu taberna itxi nahi ez badute. Gaur paperean argitaratu dugu hiru orrialdeko erreportajea.
Nola jantziko zara jaietan?
Ane Albisu donostiarrak euskal jantzien inguruko hitzaldia emango du Antiguan. Antiguotarrak euskal dantza taldeak gonbidatu du hitzaldia ematera. Abenduaren 13an izango da ekitaldia, Antiguako merkatu zaharrean, 19:00etan.
Uxoa Iñurreta: “Jendeari euskaraz aritzeko erraztasunak eman nahi dizkiogu”
Doktore tesiak sei txiotan azaltzeko lehiaketa antolatu du hirugarrenez Udako Euskal Unibertsitateak eta Uxoa Iñurreta donostiarrak irabazi du. Gaur astekarian bi orrialdeko elkarrizketa argitaratu dugu.
Euskararen eguna, auzoz auzo
Abenduaren 3an, Euskararen egunaren harira antolatutako ekitaldi batzuen laburpena egin genuen webgunean.
Antiguako sansebastian jaietako kontzertuak
Musika egitarau sendoa prestatu du Antiguako jai batzordeak 2017ko sansebastianetarako. Willis Drummond taldeak Tabula Rasa diskoa aurkezteko bira hasi du, eta Donostian ere izango dira, Antiguako jaietan.
“Turistek bizilagunak ordezkatu dituzte”
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak antolatuta, turismoari buruzko mahai inguru bat egin dute. Adituek ez ezik, bizilagunek ere parte hartu dute eztabaidan, euren iritzi eta iradokizunen bitartez. Joan den asteko astekarian mahai inguru honen kronika argitaratu genuen.
Baietz 200.000! informazio eskubidearen aldeko sareko errebolta abiatu du GuraSOSek
Joan den larunbatean manifestazioa egin zuen GuraSOS taldeak eta salatu dute ETBk ez zuela han gertatutakoaren berri eman. Ondorioz, Baietz 200.000! dinamika jarri dute martxan: “Larunbateko audientzia gaindituko duen bideo bat egin dugu, egun horretan eman ez zen albistearekin”. Erronka bat jarri dute: Euskal Herriko 200.000 pertsonak bideo hori ikustea.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.