'Neguaren zain, udazken amaiera jaia' egingo dute Loiolako Erriberan

'Neguaren zain, udazken amaiera jaia' egingo dute Loiolako Erriberan

Loiolako Erribera. (Argazkia: Miren Azkarate)

Udazkenari agur esan eta neguari ongi etorri emateko festa antolatu dute abenduaren 11an Loiolako Erriberan: Neguaren zain, udazken amaiera jaia. Egunez egingo dute festa heldu zein haurrek. 10:00. Diana 11:00. Ipuin kontalaria 11:30. taillerrak eta eskulanak umeentzat 11:30. 35 minutuko txangoan Urumea ibaitik motordun txalupan. Adin guztietako jendearentzat. Azalpenak euskaraz izango dira Azken jarduera honetarako sarrerak aurrez erosi beharko dira Guiseppe Verdi plazan 2 euroren truke. Haritzalde Natur elkarteak eta Loiolako erriberako auzo elkarteko euskara taldeak antolatu dute elkarlanean.
HITZAkide HITZAkide