Jende andana gerturatu zen txalupan ibiltzera. (Argazkia: Haritzalde)
Udazkenari agur esan eta neguari ongi etorri emateko festa egin zuten igandean Loiolako Erriberan:
Neguaren zain, udazken amaiera jaia.
Loiolako Erriberako auzo elkarteko euskara taldeak eta Haritzalde naturzaleen elkarteak antolatu zuten festa, eta 300 lagun inguru bildu zirela azaldu dute: “Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute… Itzela!”.
Espero baino jende gehiago animatu zen Urumean zehar txangoa egitera, eta 45eko lau txanda egitea espero bazuten ere, azkenean zazpi egin zituztela azaldu dute. Hala ere, hainbat pertsona txalupan ibili gabe geratu ziren: “Benetan sentitzen dugu, baina ez zuen gehiagorako ematen. Ea hurrengoan!”