Hiriburutza agurtzeko jarduera nagusiak egingo dituzte asteburuan
Abenduaren 17 gauean Tabakaleran egingo den festarekin joko du goia Kultur Hiriburutza agurtzeko antolatutako jarduera asteak. Gaueko 20:00etatik 01:00etara bitartean iraungo du jaiak eta kontzertuak, proiekzioak, dantza eta beste zenbait jarduera egongo dira.
Donostia 2016k Tabakalerarekin elkarlanean antolatu du arte garaikide europarrez betetako programa eta jardueren artean Rafa Barrio, Elena Setién eta Joseba Irazokiren kontzertua, Natalia Pieczuroren dantza-erakustaldia, eta Lydmor taldearen kontzertua nabarmendu dituzte.
Gainera, Europako kulturaren inguruko ospakizun honetan arreta berezia jarriko zaie Donostiatik, Wroclawetik, Aarhusetik eta Pafosetik etorritako artistek prestatutako diziplina anitzeko proposamen artistikoei.
Bestalde, ostiarelan Donostiako Udaletxean Europako Kultur Hiriburutzaren lekukoa emango diete Aarhus eta Pafos-i.
Gaur hasiko da hiriburutza agurtzeko antolatutako astea; 80 jardueratik gora biltzen ditu egitarauak eta asteburuan iritsiko da gorenera.


