Harriak aztertzeko zundaketak egingo dituzte Ondarretan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean zundaketak egingo dituzte Ondarretako harriak aztertzeko. Zenbat, nolakoak eta zenbateko sakoneran dauden aztertu nahi dute zehazki, gero neurri egokienak hartu ahal izateko.
Azkerketak egiteko
30 bat zundaketa egingo dituzte. Sei metro arteko sakonerako zuloak egingo dituzte hondartzaren goiko aldean, eta metro eta erdiko sakonerakoak itsasertzean. Horrela, harriak ateratzeaz gain, zuloen hormak berak ere aztertuko dituzte.
Zundaketetan ateratzen diren harrietako batzuk
hondakinak dira. Hauek Astigarragako
Ekotrade plantara eramango dituzte. Bertan aztertu eta eraikuntza lanetarako material gisa erabiltzeko birziklatuko dituzte.
Itsasbazterrean naturalki agertzen diren harriak, berriz, berriro bertan utziko dituzte. Zundaketa zuloetan sartuko dituzte eta hondarrarekin estali; Aranzadik
50 tona harri ateratzea aurreikusi du.