Egiako Oihana Agirre presoa aske geratu da
Oihana Agirre 2011. urtean atxilotu zuten Donostian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri zion zortzi urteko espetxe zigorra betearazteko. Amnistiaren aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu zuten.
Madrilen epaitu zuten, Askatasuneko kide izatea egotzita. Fiskalak 12 urteko espetxe eskaera egin zuen bere aurka eta defentsak libre uzteko eskatu zuen, presoekiko elkartasunak eta errepresioaren salaketak ezin duela delitua izan argudiatuz.
Avilako Brieva espetxean zegoen preso, etxetik 470 kilometrora.