Urte bukaera hurbiltzearekin batera iristen da urtero San Silvestre donostiarra; aurten, 32. aldiz jokatuko da.
Xabier Altuna eta Patxi Luzarraga, Amara Kirol Elkarteko kideak.(Argazkia: Estitxu Zabala)
Xabier Altuna eta Patxi Luzarraga Amara Kirol Elkarteko kideak dira, eta San Silvestre lasterketa antolatzen daramatzate azken zortzi urteak. Aurten, 4.000 partaidetara heldu nahi dute abenduaren 31ko lasterketan, eta, horretarako, gogor ari dira lanean: “Abuztu bukaeran hasi eta abenduaren 31n 19:00etan bukatzen dugu”. Momentuz, 2.100 lagun inguruk eman dute izena, eta iaz baino piska bat hobeto doazela diote.
Bi lagunekin egon da IRUTXULOKO HITZA, lasterketaren inguruan berriketan, eta ostiraleko astekarian argitaratuko du elkarrizketa osoa: “Kuadrillan parte hartzen dute askok, eta gehienek, mozorrotuta”.