Sara Mendigain gaztea, Arrokako frontoian egin duen hormairudiaren ondoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Amarako
Arrokako frontoia hormairudi berri batekin apaindu dute. Auzoko
Sara Mendigain (Donostia, 1996) arte ederretako ikasle gazteak egin du. Berak sortutako hormairudian kirola egiten eta jolasean ari diren haur eta gaztetxoak irudikatu ditu. Auzoko haur guztientzat bezala, Mendiganentzat txikitatik frontoia izan da jolasteko eta kirola egiteko espazioa: «Frontoia arriskuan zegoela esan zidatenean, zerbait egin behar nuela pentsatu nuen, jendearen arreta bereganatuko zuen zerbait. Hormairudian edozein frontoietan ikus ditzakegun eszenak ageri dira. Lore txuri batzuk ere daude goialdean, frontoiaren loratzea edo berritzea irudikatzeko».
Unibertsitateko eskola batean proiektu artistiko aske bat egiteko eskatu zioten, eta hauxe da Mendigainek aurkeztu duena. Amara Bai auzo elkarteari baimena eskatu zion hormairudia egiteko, eta aurrera egiteko esan zioten. Larunbat goizean egin zuen hormairudia.
Formatu digitalean diseinatu zituen txikitako oroitzapenetan inspiratutako irudiak, eta ondoren inprimatu egin zituen. Mendigainen lehen hormairudia izan da hau, aurretik ez baitu halakorik egin. Esperimentu moduan hartu zuen, eta lagunekin elkarlanean, inprimatutakoa Arrokako frontoian jartzeko moldatu zen.