Ikasbide ikastolak 50. urteurrena prestatzeko bilera egingo du urtarrilean
Ikasbide Ikastolako langile, irakasle, ikasle, ikasle ohi eta gurasoentzako. Izan ere, ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dute, eta horixe ari dira antolatzen buru-belarri. Aurreko ikasturtearen amaieran, lehen deia egin zuten; bada, orain, beste gonbidapen bat luzatu diete interesa duten guztiei. Urtarrilaren 11n, 50. urteurrena prestatzeko bilera ireki bat egingo dute, ikastolako mediatekan, 17:15ean.
Lehenengo, partaide berriak aurkeztu eta taldeetan banatuko dituzte. Ondoren, talde bakoitzak hartutako erabakien eta egindako lanen laburpena egingo dute. Jarraian, hasiera ekitaldiaren egitaraua azalduko dute (txistulariak, Ikasbide danborrada batzodea…). Eta, amaitzeko, hurrengo hilabeteetan zehar egingo dituzten jarduerak zehaztuko dituzte.
Loiolako Erriberako ikastola 1967an sortu zuten, Amara Berriko guraso eta irakasle talde baten eskutik.
2017a berezia izango da