Loteriaren laugarren eta bosgarren sariak saldu dituzte Donostian
Donostiako Narrika kalean saldu da laugarren sarietako bat. Txartel bakoitzeko 20.000 euro jasoko dituzte saridunek. 09:14ean irten da 59.444 zenbakia eta laugarren sarietako bat, 200.000 eurokoa. Araban ez beste herrialde guztietan saldu dituzte 59.444 zenbakia duten txartelak.
Ordubetera irten da hurrengo saria, bosgarren bat: 22.259 zenbakia. Txartel bakoitzak 6.000 euroko saria du; horietako txartel bat saldu da Donostian, Egia auzoan.
Bigarren saria, Hernani, Pasaia, Sestao eta Bilbora joan da; 4.536 zenbakiaren txartel batzuk saldu dituzte bertan, eta txartel bakoitzak 125.000 euroko saria du.

