Gdem Izikeko preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute
Gdem Izik-en duintasunaren kanpamenduan atxilotutako sahararrak epaitu egingo dituzte, berriro ere. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute astelehenean arratsaldeko 19:00etan Bulebarren Askapena mugimedu internazionalistak deituta, Gdem Izeko preso politikoak libre! lelopean.
2010ean egin zuen kanpamendua Saharar herriak, bizi duen eskubide urraketa eta errepresioa salatzeko. Salatu dute Marokoko gobernuak indarrez desegin zuela kanpamendua eta milaka pertsona atxilotu eta ehunka zauritu zituela.
Gaur egun, 25 preso politiko sahararrek 4 urte daramatzate Marokoko espetxeetan preso.