Donostia 2016ri buruzko gehigarri berezia argitaratuko dugu hilaren 30ean

azala-donostia-2016-irutxuloko-hitzaKultur hiriburutzaren urtea amaitu da. Eta, orain, zer? Gertatutakoa aztertu, gogoeta egin eta Donostia 2016ren legatua baloratzeko ordua iritsi da. Donostia 2016ren harira, IRUTXULOKO HITZAk zenbaki berezi bat argitaratuko du ostiralean, hilaren 30ean. Miren Azkarate, Xabi Paya eta Odon Elorza elkarrizketatu ditugu. Koldo Almandoz zinemagilea, Sara Cozar aktorea, Iker Lauroba musikaria eta Rita Unzurrunzaga Ekain Arte Lanak galeriako arduradunak ere kultur hiriburutza izan dute hizpide gurean. Iritzi eta analisi atalean Markel Ormazabal soziologoa, Oier Aranzabal kazetaria, Danele Sarriugarte idazlea eta Angel Aldarondo egileak parte hartu dute.
HITZAkide HITZAkide