Miren Azkarate: "Onartu zen programaren ehuneko handi bat bete da"
Miren Azkarate Kultur zinegotzia pozik dago Donostia 2016 Kultur Hiriburutzan bizitakoarekin. Nota oso ona jarri dio urteari, eta diru kopuru handiena bertako eragileei bideratu zaiela dio: “Onartu zen programaren ehuneko handi bat bete da, eta aurreikusitako epetan egin dira lanak”.
Odon Elorzak bultzatu zuen hiria hautagai gisa; prozesu horretan, Juan Karlos Izagirrek hartu zuen lekukoa; eta, azken txanpan, Eneko Goia sartu da. Horrela, udal ordezkaritza batzeko balio izan duela uste du Azkaratek. Berarekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta elkarrizketa zabala eskainiko du ostiralean, Donostia 2016ri buruzko zenbaki berezian.


