"Eskola bat izan da denontzat, baina zapore gazi gozoa ere utzi digu"
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzan lanean ari dira Sara Ruesgas (Gros, 1985) eta Asier Basurto (Ibaeta, 1985). Urte gorabeheratsua izan da, baina asko ikasi dute.
Artearen historia ikasi zuen Ruesgasek, urtebete egin zuen Estatu Batuetan, eta gero Erasmus programarekin Italian egon zen. Basurtok berriz, soziologia ikasi zuen eta geroztik hizkuntza soziologian egin du lan, bereziki, ikerkuntzan eta dibulgazioan. Gaur egun, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzan egiten dute lan; Ruesgas Nazioarteko proiektu teknikaria da, eta Basurtok Kontseiluak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak hizkuntza atala indartzeko egindako proiektuetan dihardu lanean.
Eurekin hitz egin dugu urte honetako esperientzia jasotzeko asmoz. Ostiralean IRUTXULOKO HITZAk Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren inguruan aterako duen gehigarrian egongo da irakurgai.


