Bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketan izena emateko epea zabaldu dute
San Sebastian eguneko ekitaldi nagusietan parte hartzeko epea urtarrilaren 6an amaituko da.
Interesa dutenek izena eman dezakete jada, Udalinfo-n (bulegoetan zein 010 telefono zenbakian) edo udalaren webgunean, urtarrilaren 6a baino lehen.
Aipatutako 50 donostiar horiek zozketa publiko baten bitartez erabakiko dituzte. Izan ere, zozketa urtarrilaren 9an egingo dute, udalbatza aretoan. Zozketan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Saridunek ezin izango dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu; zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute – bakoitzak 16 urte baino gehiagoko lagun bat gonbidatu ahal izango du – eta gainerakoek banderaren jaitsiera.
Aurreko urteetan bezala, Konstituzio plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak 50 donostiarrei irekiko dizkiete San Sebastian egunean. Izan ere, banderaren igoera eta jaitsiera bertatik bertara bizitzeko aukera izango dute horiek guztiek; 25 herritar egun bakoitzeko, lagun batekin batera.