Genero indarkeriaren aurkako protesta egingo dute
Hildakoak uzten jarraitzen du urtero emakumeen aurkako indarkeriak. Hilketa horiek salatzeko, protestarako deia egin dute, gaur arratsalderako, Beltzez Jantzitako Emakumeak mugimenduaren baitan: “Hiltzen jarraitzen gaituzte, ez da ezer ere aldatzen”, diote protestarako deia egin dutenek. Gipuzkoa plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean, eta jende guztia beltzez jantzita joateko deia egin dute.