Olatu Talkak proposamenak aurkezteko epea ireki du
Aurten, maiatzaren 20, 21 eta 22an ospatuko dute jaialdia.
Urtarrilaren 31era arte, artista, kolektibo, elkarte eta hiritarrek 2017ko Olatu Talkarako proposamenak bidaltzeko aukera izango dute. Aurten, maiatzaren 20, 21 eta 22an ospatuko dute zazpigarren aldiz jaialdia. Proposamenak www.olatutalka.eus webgunearen bidez aurkez daitezke.
Proposamenetan gai desberdinak jorratu daitezke. Jarduera artiskiko guztiez gain, gizarte gaiak, zientzia dibulgazioa, ingurumena, hirigintza, diseinua… Edozein dela ere koordinazio taldeak horren egingarritasuna baloratuko du azkenean aurrera eramango diren horiek aukeratzeko.
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren hastapenetatik hona ospatu da jaialdia, eta aurrerantzean Donostia Kulturak kudeatuko du bere osotasunean.