Paco Yoldi igerilekua. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Haurrentzako jolasak egongo dira aukeran, Anoetako Paco Yoldi igerilekuan, Donostia Kirolaren eskutik. Zehazki, 6 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzako jarduerak antolatu dituzte, begiraleek zaindutako zirkuitoekin: txirristak, jolasak, puzgarriak…
Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egingo dituzte jarduerak, 11:00etatik, 13:00etara. Bazkideek sarrera doan izango dute, eta bazkide ez direnek, berriz, ordaindu egin beharko dute.