Plaza dantzak ikasteko tailer bat antolatu dute Bidebietan
Urtarrilaren 11tik hasita, apirilaren 12an izango dira saioak, asteazkenero.
Eltzegor elkarteak eta Kontadores Zentroak tailer bat antolatu dute urteari hasiera emateko. Hain zuzen ere, plaza dantzak eskainiko dituzte urtarrilaren 11tik aurrera, asteazkenero, 19:30etik 20:30era. Kontadoresek Bidebietan duen egoitzan bertan egingo dute ikastaroa, apirilaren 12ra bitarte.
Interesa duenak izena eman dezake, 20 euroren truke, asteartera arte (urtarrilak 17). 15 lagunentzako tokia dago. Izena emateko idatzi kontadores@donostia.eus posta elektronikora edo deitu 943 48 34 76 telefono zenbakira.