Anoeta estadioa. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urte berrian sartu garen honetan Eneko Goia alkateak 2017rako dituzten hainbat lehentasun eta erronka aipatu ditu.
Horien artean,
Anoeta estadioaren berritzea nabarmendu du alkateak: “Urte honek bere biziko garrantzia izango du Anoetaren berritze lanekin hasi eta prozesua martxan jartzeko”.
Bestalde,
Urumea ibaiaren zabaltzea aipatu du. Azaldu du lehenengo fasea oso aurreratua dagoela eta apirila edo maiatza inguruan bukatuta egotea espero dutela. Gaineratu du bigarren fasearekin jarraitu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak bere asmoak azaldu beharko dituela. Arlo honetan pausoak ematen jarraitzeko asmo irmoa azaldu du Goiak.
AHTa eta metroa
Abiadura handiko trena eta metroa dira 2017rako udalaren beste bi lehentasun.
Abiadura Handiko Trenari dagokionez, nolakoa izango den zehazten jarraitu behar dela azaldu du Goiak: “Izan dugu gaiaz hitz egiteko aukera baina orain pauso zehatzak ematen hasteko ordua da”.
Metro igarobideari dagokionez, helburuak, proiektua mahai gainean jarri eta aurten gauzatzen hastea direla azaldu du.