Legorburu eta Igual, estropadako irabazleak, arraunean egin gabe
Urrian izan zen estropada akademikoa, eta, haren harira, komunikazio eta irudi lehiaketak antolatu zituzten. Komunikazio saria, Errenteria-Oreretako Legorburuk irabazi du, eta argazkiarena, berriz, Igualek.
Zegozkien sariak abenduaren 28an jaso zituzten, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean. Azken batean, antolatzaileen arabera, kirolaren baloreak nabarmendu nahi dituzte lehiaketa horien bidez, eta, bereziki, aulki mugikorreko arraunaren baloreak.
Argazki irabazlea zuri-beltzekoa da, eta, bertan, bi emakumezko arraunlari ikus daitezke, esfortzu keinuekin. Bigarren postuan geratu da Fernando Zamarbide; eta, hirugarren lekuan, Pasai Donibaneko Josu Zelaiaran.
Komunikazio sarian, Legorburu izan zen lehena, Uraren memoria lanarekin; 2015ean eta 2014an ere Legorburuk eskuratu zuen saria. Izaro Lestayo Getariako patroia izan da bigarrena, Bizitzaren estropada lanarekin.
Urumeako IV. Estropada Akademikoko irabazleak izan dira 2016an Iñigo Legorburu eta Omar Igual.