Dbusen autobus bidaia kopurua hazi egin da
2016. urtean Dbusen zerbitzuek 28.500.092 autobus bidaia egin dituzte, 2015. urtean baino 256.638 bidaia gehiago. Dbusen arabera, beste hiri batzuetako datuekin konparatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Kontuan hartuta, gainera, Lurraldebus eta Euskotren sareetan beste 3 milioi bidaia egiten direla, donostiar bakoitzak urtean batez beste 170 bidaia egiten ditu garraio publikoan.
2016an linearik erabiliena 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.210.237 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.644.734 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 3.007.457 bidaiarekin.
Autobusa gehien erabili den hilabeteak udakoak izan dira: abuztua 2.597.026 bidaiarekin (Dbuseko autobusen hileko erabileraren marka, 1981ean udalaren esku geratu zenetik), eta ondoren iraila, 2.475.161 bidaiarekin, uztaila 2.447.077 bidaiarekin eta maiatza 2.378.423rekin.
Dbuseko 256.638 bidaiaren igoera hori are nabarmenagoa da kontuan hartuta 2016ko irailaren 12an Altzan Euskotrenen geltoki berria inauguratu zela, eta 2016ko otsailaren 6an autobus geltokia Pio XII.etik gaur egungo kokapenera aldatu zela, Norteko Geltokiaren ondoan (RENFE), izan ere, horren ondorioz, geltokia erdialdeago dagoenez, bidaietan murrizketa nabarmena gertatu da.
Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (San Tomas) 118.823 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 113.737 bidaiarekin, abuztuaren 16a 101.874 bidaiarekin, abenduaren 20a 100.334 bidaiarekin, eta abuztuaren 13a 100.061 bidaiarekin.
Halaber, Gautxori zerbitzuen erabilerak gora egin du, 6 urtez beheranzko bilakaera izan ondoren. 2016an 186.030 bidaia erregistratu dira, 2015ean baino 3.505 bidaia gehiago.
Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan eta larunbatetan (lanegunetan eguneko 89.858 bidaia, pasa den urtean eguneko 89.328 bidaia izan zirelarik, eta larunbatetan eguneko 67.447 bidaia, pasa den urtean eguneko 65.179 bidaia izan zirelarik). Igandeetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 41.500 bidaiarekin.