'SOS Bebes Robados' elkarteko kideek euren senideen bila jarraitzen dute.
Senideen bila ari diren hainbat lagun. (Argazkia: Malen Aldalur)
Bila ari dira oraindik, alaba, semea, arreba, anaia, ahizpa. Gehienak eskura dute bila dabiltzan familia kidearen jaiotze dokumentua, askok baino ez dute heriotzaren berririk;?lur eman zietela uste zuten gehienek, baina orain ez dute halakorik ziurtatzen duten agiririk aurkitzen.
Isildu nahi dituztela uste dute; eta egoeraren aurrean erakunde publikoak ere isilik daudela salatu dute: “Isiltasuna da gauzarik okerrena; isiltasunari ezin zaio erantzun”. Hala azaldu du Flor Diaz Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako
SOS Bebes Robados elkarteko zuzendariak. Ez du amore eman nahi, baina nekatuta dagoela dio. Intxaurrondo auzoan du egoitza elkarteak, eta bertan elkartu dira euren senideen bila diharduten hainbat lagun; horietatik bost bizi dira Donostian. Dena den, kasu ia guztietan Donostiako ospitaleetan jaiotako umeak aurkitu nahian ari dira.
Kasu gehienetan, askotan prozedura bera errepikatzen da: haurra jaio eta gutxira hil egin dela esaten diote amari, eta ospitaleak hartzen du tramite guztiak egiteko ardura.
Hainbat testigantza bildu ditugu, eta ostiralean IRUTXULOKO HITZAn egongo dira irakurgai.