Igandean egingo duten Erregetako Krosean hartuko dute parte ehundaka korrikalarik, tartean, Añorga familia. Aitaz gain, seme-alabek ere korrika egingo dute.
Añorga-Fernandez familia: Pablo, Asier eta Paula Añorga eta Josune Fernandez. (Argazkia: Lide Ferreira)
Aitaren –Pablo Añorgaren– zaletasunari jarraiki animatu ziren korrika egitera bere seme Asier eta alaba Paula. Amak –Josune Fernandezek– ez du korrika egiten, baina bere familiakideen jarraitzaile sutsua da, eta euren atzetik dabil lasterketa eta proba guztietan.
Asier eta Paula Uliako Gimnastikan daude, eta bertan entrenatzen dute urte osoan zehar. Beraz, igandeko lasterketa –Erregetako Krosa– oso berezia da eurentzat.
IRUTXULOKO HITZA familiarekin izan da,
korrikalarien ohiturak eta zaletasunak ezagutzeko. “Ulertzen dut batzuentzako aspergarria izan daitekeela, baina korrika egiteak asko betetzen nau; izugarri gozatzen dut, eta ezinbesteko bilakatu da nire egunerokoan”, dio Pablo Añorgak.
Ostiralean egongo da irakurgai elkarrizketa osoa, papereko edizioan.