Erraustegia ez adjudikatzeko eskatu dio epaitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiari
Donostiako 2. Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio GuraSOS plataformari, eta Gipuzkoako aldundiari eskatu dio Zubietako plantaren lana ez adjudikatzeko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra legezkoa den edo ez ebatzi arte.
Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrari buruzko erabakia hartu behar du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak; asteazkenean jakinarazi zutenez, erabakia urtarrila bukaeran eman behar zuten. Egoera horren aurrean GuraSOSek Donostiako auzitegiari eskatu zion kautelazko neurri gisa, plana bertan behera uzteko, eta epaitegiak eskaera onartu du.
Epaileak ebatzi duenez, administrazioak ezin du ekintza bat gauzatu auzitegiak ekintza horren aurkako helegite bat aztertzen ari diren bitartean.
Epailearen esanetan, administrazioa “epaile bihurtuko litzateke” auzitegiak ezer ebatzi aurretik bere ekintza. Hamabost eguneko epea dago epaiaren aurkako helegitea aurkezteko.
GuraSOSek lizitazioaren bertan behera geratzea eskatzen zuen parte hartze prozesu bat gauzatu ahal izateko. Gaur arratsaldeko 17:00etan “presazko prentsaurrekoa” deitu dute Donostiako epaitegian eta ahalik eta jende gehien azaltzeko deia luzatu dute.