Donostiako merkataritza zentro bat, beteta. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Hainbat dendatan lehenago hasi dira beherapenak eta deskontuak egiten, baina larunbatean, hilaren 7an hasiko da neguko merkealdia saltoki gehienetan. Internet bidezko salmenten eta merkatuen liberalizazioaren ondorioz, garai bateko garrantzia galdu du merkealdiak, baina dendarien urteko negozioaren zati garrantzitsu bat dira oraindik, eta jantziak prezio onean lortzeko aukera kontsumitzaileentzat.