Marc Alcala katalanak eta Paula Gonzalez kantabriarrak irabazi dute Erregetako Krosa
Uliako Gimnastikak urtero antolatzen duen lasterketa egin dute gaur goizean: Erregetako Krosa. Aurtengoa 87. ekitaldia izan da. Hotz esnatu da eguna, eta 0 graduko tenperaturarekin egin dute korrika parte hartzaileek, nahiz eta eguerdi partean eguzkiak giroa berotu duen.
Seniorretan Marca Alcala katalan gazte katalana eta Paula Gonzalez kantabriarra izan dira irabazleak. 10 kilometroko ibilbidea egin dute Gros auzoan barrena. Lasterketa herrikoian parte hartu dutenek 5,2 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute.
Astekarian Erregetako Krosa lasterketan parte hartu behar zuen Añorga-Fernandez familia elkarrizketatu genuen.
Erlazionatutako edukia«Korrika egiteak betetzen gaitu»